AURTEN ERE HEMEN EGON GARA!

2016/17

Aurten ere Elkar Hezi Taupadak urtero bezala pil-pilean dagoen gai bat aukeratu du, aurtengoa “BOLUNTARIOTZA” izan da. Honek aurtengo agenda 21 lantzen ari den gaiarekin lotura zuzena du, Bioaniztasunarekin. Hau oinarritzat hartuta, ekintza ezberdinak antolatu ziren abenduan zehar, esate baterako boluntario bezala jarduten duten pertsona batzuen bisita, beraiek bizitako esperientzien berri emateko.

Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleei zuzenduriko hitzaldia, Bubulum elkarteko Amaia izeneko kideak gidatu zuen. Bigarren mailako ikasleek Sergio izeneko gizon baten eskutik jaso zuten Destino Mongolia-ren inguruko saioa. Laugarren mailako ikasleek Arantzazu Zubeldiren bisita izan zuten. Emakume hau Grezian egon zen, hitzaldian herrialde horretako egoera eta bere esperientziak azaldu zituen.

Beste batetik, Zaporea (gobernuz kanpoko erakundea)-ren eskutik joan ziren bi mutil gazteren bisita izan zuten batxilergoko bi mailetako ikasleek. Bi hauek ere Grezian egondakoak dira, bata penintsulan eta bestea irlan. Hitzaldi honetan beraien esperientziak, Greziako egoera eta errefuxiatuak nola bizi diren azaldu zuten. Bi mutilak ikasleen adin ingurukoak direnez, esperientzia hori beste modu batean jasotzeko aukera izan dute eta norbera kontzientziatuz ekintza hauek burutzera. Hau da, gogoa jarriz gero nahiz eta zailtasun batzuk bidean aurkitu, edozein pertsona boluntario izan daitekeela adierazi dute.

Hitzaldi hauen bidez boluntariotza zer den eta zertan datzan hobeto ulertu eta informazio gehiago jasotzeko aukera izan dute. Honetaz gain, gaur egungo egoeraz jabetzeko oso hitzaldi didaktikoak izan dira.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s