Kaixo irakurle guztioi!

Batxilergoko 2.mailako 3 ikasle gara. Elkar Hezi ikastetxean egiten diren ekintza solidarioen inguruan hitz egitera gatoz, zehazki, abenduan zehar egiten diren ekintzen azalpenak ematera.

Badira 18 urte proiektu hau martxan jarri zenetik, Abendu Solidarioa deitzen diogu honi. Lehenik eta behin, Elkar Heziko kultura sailak pil-pilean dagoen gai bat aukeratu eta hori oinarritzat hartuta ekintza batzuk prestatzen ditu. Honen helburua, gizarteak bizi dituen krisi humanitarioen aurrean, gobernuek erakusten dituzten mugetatik haratago, herritar anonimoek boluntarioki, bidegabekeriok nolabait leuntzeko edota tarteka hauekin amaitzeko egiten dituzten lanak agertzea da, bereziki oñatiarron bizipenak. Ekintza guzti horien barnean oso ezaguna eta ezinbestekoa den Azoka Solidarioa dago. Bertan, gobernuz kanpoko hainbat erakundek hartzen dute parte eta Elkar Heziko guraso, ikasle eta irakasleek beraien borondate guztiarekin hainbat bizkotxo, pintxo, salda… prestatzen dituzte. Gozogintza eta txosnetatik lortzen diren etekin guztiak aukeratutako gaiari lotuta dagoen erakundera/proiektura bideratzen da.

Hemendik aurrera hemen izango duzue ekintza guzti hauen informazio eta abixu guztiak!

Honetaz gain zuek ekarpenen bat egin nahi baduzue ere aukera izango duzue.

Ana Bodes, Maria Bodes eta Helene Arriaran.

Anuncios