Blog

AURTEN ERE HEMEN EGON GARA!

2016/17

Aurten ere Elkar Hezi Taupadak urtero bezala pil-pilean dagoen gai bat aukeratu du, aurtengoa “BOLUNTARIOTZA” izan da. Honek aurtengo agenda 21 lantzen ari den gaiarekin lotura zuzena du, Bioaniztasunarekin. Hau oinarritzat hartuta, ekintza ezberdinak antolatu ziren abenduan zehar, esate baterako boluntario bezala jarduten duten pertsona batzuen bisita, beraiek bizitako esperientzien berri emateko.

Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleei zuzenduriko hitzaldia, Bubulum elkarteko Amaia izeneko kideak gidatu zuen. Bigarren mailako ikasleek Sergio izeneko gizon baten eskutik jaso zuten Destino Mongolia-ren inguruko saioa. Laugarren mailako ikasleek Arantzazu Zubeldiren bisita izan zuten. Emakume hau Grezian egon zen, hitzaldian herrialde horretako egoera eta bere esperientziak azaldu zituen.

Beste batetik, Zaporea (gobernuz kanpoko erakundea)-ren eskutik joan ziren bi mutil gazteren bisita izan zuten batxilergoko bi mailetako ikasleek. Bi hauek ere Grezian egondakoak dira, bata penintsulan eta bestea irlan. Hitzaldi honetan beraien esperientziak, Greziako egoera eta errefuxiatuak nola bizi diren azaldu zuten. Bi mutilak ikasleen adin ingurukoak direnez, esperientzia hori beste modu batean jasotzeko aukera izan dute eta norbera kontzientziatuz ekintza hauek burutzera. Hau da, gogoa jarriz gero nahiz eta zailtasun batzuk bidean aurkitu, edozein pertsona boluntario izan daitekeela adierazi dute.

Hitzaldi hauen bidez boluntariotza zer den eta zertan datzan hobeto ulertu eta informazio gehiago jasotzeko aukera izan dute. Honetaz gain, gaur egungo egoeraz jabetzeko oso hitzaldi didaktikoak izan dira.

Anuncios

ELKAR HEZI TAUPADA-ren ARRASTOAK

                 Ohitura den bezala, elkartasun azokaren eguna baino lehen hainbat ekintza antolatzen dira aukeratutako gaia jorratzeko. Ondorengo paragrafoetan urte hauetan zehar antolatu diren ekintzen inguruan hitz egingo dugu.

2013

2012.urtean COLOMBIA izan zen jorratu zen gaia, azoka solidarioaren aste horretan zehar, Hasier Huegun etorri zen Colombia liburuarenaurkezpena egitera. Baita ere, Bigarren Hezkuntzako hiru eta laugarren mailakoek Truca Rec tailerra egiteko aukera izan zuten, tailer horretan parte hartzeko bakoitzak 3€ ordaindu behar izan zituzten, erabiliko zen material guztia erosteko.AZOKA 2

Lehen Hezkuntzako seigarren, Bigarren Hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailetan berriz, Los colores de la montaña filma ikusteko aukera izan zuten. Horretaz gain, Pasku Medellinek bi hitzaldi eman zituen; lehenengoa, Batxilergoko ikasleei zuzenduta eta bestea Lehen Hezkuntzako umeei. Honetaz gain, Iokin Astigarragak
hitzaldi honen argazkien erakusketa bat egin zuen.

Azkenik, DBH2ko ikasleek bidezko merkataritzaren 3 tailer izan zituzten, lehenengoa globalizazioaren ingurukoa, bestea kontsumo arduratsuarena eta azkenik bidezko merkataritzarena.

Elkartasun azokako larunbatean, hainbat gobernuz kanpoko erakundek hartu zuten parte. Honetaz gain hainbat ekintza antolatu ziren; esate baterako, aurpegi margoketa, eskola agenda 21eko tailera eta jolas ezberdinak. Beste alde batetik, txosna postu bat jarri zuten, bertan txorizo, salda bero-beroa eta sagardoa eskura zegoen. Gainera, giroa alaitzeko DBH3ko ikasleek perkusio emanaldi bat egin zuten. Azkenik, kafe kapsula eta latatiragailuekin bitxigintza salmenta egon zen eta urtero bezala gozogintza salmenta.

2012an jasotako dirua Malira bideratu zen.

2014

2014.urtean, KONTSUMO ARDURATSUA izan zen jorratu zen gaia. Ohitura den bezala hainbat ekintza desberdinak antolatu ziren aste horretan zehar.

Alde batetik, Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoek Eva Gayuboren bisita izan zuten, bertan zapata kutxen apainketa egiten ikasi zuten. Bestetik alde batetik, Bigarren Hezkuntzako ikasleek SETEM-en inguruko hitzaldi bat ikusi zuten eta Batxilergoko ikasleekin batera herria hariz janzten saioa izan zuten.AZOKA 4

Horretaz gain, DBH3koek txipaseko emakumeen hitzaldia izan zuten, baita ere, Ropa barata de la muerte-ko telesail bat ikusi zuten eta Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleek berriz, koltana unitate diktatikoa landu zuten. Batxilergoko bigarren mailako ikasleek banka etikoaren hitzaldi bat izan zuten eta Con tu dinero  dokumentalaren emanaldia izan zuten. Amaitzeko, Bigarren Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleek sakeleko telefono eta coltana-ren inguruko galdetegi bat bete zuten, ikasitakoaren gainean hausnartzeko.

2015

2015. urtean ERREFUXIATUAK izan ziren nagusi. Hainbat ekintza prestatzen dira azoka egunean, baina aurretik lan asko egin beharra dago.

Besteak beste, abenduaren 4an batxilergoko bigarren mailako ikasleek urte hartako Elkar Hezi taupadak aurkeztu zuten, DBH eta batxilergo lehenengo mailakoei.

Abenduaren 9an Bigarren Hezkuntzako ikasleek klase orduetan errefuxiatuen inguruko lanketa egin zuten eta abenduaren 11n Bubulum-ek hitzaldi bat antolatu zuen Bigarren Hezkuntzako bigarren mailakoei zuzenduta. Batxilergoko lehenengo mailakoek ere errefuxiatuen gaia Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan landu zuten. Azkenik, elkartasun azokaren eguna iritsi aurretik beste bi ekintza ezberdin egon ziren; Bata abenduaren 14ean Txipaseko emakumeen inguruko hitzaldia Big
arren Hezkuntzako hirugarren mailakoei zuzenduta eta bestea, abenduaren 17an, Walls dokumentala bota zuten Oñatiko zineklubean. Ekitaldi horiek egin ostean azoka solidarioko eguna iritsi zen! Bertan ekintza desberdin asko egon ziren baina
garrantzitsuenetariko bat Agenda 21. eskutik jasotakoa.AZOKA 3
Continúa leyendo ELKAR HEZI TAUPADA-ren ARRASTOAK